Estalki putzudunaren abantaila jasangarriak

  1. Ugalde, Ramon
  2. Santín, Katrin 1
  3. Uriarte, Urtza 2
  4. Campillo-Robles, Jose Miguel 3
  1. 1 Zientzia eta Teknologia Fakultatea, EHU
  2. 2 Arkitektura Fakultatea (EHU)
  3. 3 Zientzia eta Teknologia FakultateaEuskal Herriko Unibertsitatea
Journal:
Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria

ISSN: 0214-9001

Year of publication: 2022

Issue Title: Eraikuntza, jasangarritasuna eta erresilientzia helburu

Issue: 1

Pages: 151-172

Type: Article

DOI: 10.1387/EKAIA.23041 DIALNET GOOGLE SCHOLAR lock_openOpen access editor

More publications in: Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria

Abstract

Estalki putzuduna klima lehorreko herrialdeetan erabili ohi da. Horregatik, ez da kasualitatea estalki horren inguruko ikerketa garrantzitsuenak Indian, AEBn eta Israelen eginak izatea. Hala ere, pasa den mendean, estalki putzuduna asko hedatu zen Euskal Herriko eraikinetan, gehienbat ingurune industrialetan. Gaur egun, ordea, ia ez da erabiltzen. Zergatik erabili zen hainbeste estalki putzuduna gure herrialdean, hain hezea izanik? Artikulu honetan, galdera horri erantzuten saiatu gara, estalki putzudunaren ezaugarriak, abantailak eta arazoak jorratuz. Hasteko, estalkien hainbat sailkapen aurkezten ditugu, estalki putzudunaren ezaugarriak hobeto ulertzeko. Estalki putzudunaren historia laburki lantzen dugu, Euskal Herriko —eta, bereziki, Arrasateko— adibideetan jarriz arreta. Estalki putzudunak abantaila garrantzitsuak ditu eraikinaren kudeaketa termiko pasiboa hobetzeko. Alde batetik, eraikinaren inertzia eta isolamendu termikoa areagotu egiten dira, barruko bizi-giroa hobetuz. Beste aldetik, eraikina hoztu edo berotu egin daiteke, estalki putzuduna erabiltzen duten hainbat metodoz baliatuz. Estalki putzudunak bestelako abantailak ere eskaintzen ditu, hala nola jasangarria dela eta ikuspegi ekologikotik onurak besterik ez dituela. Eta, noski, desabantaila batzuk ere baditu: zikinkeria pila daiteke, mantentze-lana eskatzen du eta eraikinaren egiturak sendoagoa izan behar du, uraren zama jasateko. Amaitzeko, nazioarteko hainbat adibide aurkezten ditugu, estalki putzudunaren gaur egungo erabilerak ezagutarazteko. Laburbilduz, arazo batzuk baditu ere, estalki putzuduna interesgarria da oraindik, eta gaur egungo eraikinetan eta Euskal Herriko eraikin batzuetan onuragarria izan liteke.