XPO1en bidezko garraio nukleozitoplasmikoaoinarrizko mekanismoak eta hurbilketa esperimentalak

  1. Sendino, Maria
  2. Olazabal-Herrero, Anne
  3. Rodriguez, Jose Antonio
  4. Omaetxebarria, Miren Josu 1
  1. 1 Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
    info

    Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea

    Lejona, España

    ROR https://ror.org/000xsnr85

Aldizkaria:
Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria

ISSN: 0214-9001

Argitalpen urtea: 2020

Zenbakia: 37

Orrialdeak: 221-239

Mota: Artikulua

DOI: 10.1387/EKAIA.20861 DIALNET GOOGLE SCHOLAR lock_openSarbide irekia editor

Beste argitalpen batzuk: Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria

Laburpena

Zelula eukariotoen nukleoa inguratzen duen mintzak zelularen bi konpartimentu nagusien, nukleoa eta zitoplasmaren, arteko banaketa fisikoa ezartzen du. Bi konpartimentu hauen arteko komunikazioa etengabea izateaz gain, ezinbestekoa ere bada zelularen homeostasia mantentzeko. Komunikazio hori, nukleoaren mintzean zehar noranzko bietan ematen den molekulen mugikortasunak egikaritzen du. Komunikazio horretan funtsezkoa den proteina bat dugu mintzagai honakoan, XPO1 izeneko proteina alegia. XPO1 nukleotik zitoplasmarako garraioan jarduten duen esportazio-hartzaile nagusia da, ehundaka proteina eta baita zenbait RNA molekula esportatzen dituelarik. Artikulu honetan garraio nukleozitoplasmikoaren mekanismo molekularrak deskribatzeaz gain, XPO1 esportazio-hartzailean zentratu gara eta bere funtzioa aztertzeko erabili ohi diren hurbilketa esperimentalak jaso ditugu. Azken horien adibidetzat berriki deskribatutako USP12/WDR20 konplexuaren kasua [1] aztertu dugu.