Euskal migranteak Europanmigrazio-prozesua eta egokitzapen psikologikoa

  1. Edurne Elgorriaga Astondoa 1
  2. Izaskun Ibabe Erostarbe 1
  3. Ainara Arnoso Martinez 1
  4. Onintza Zapiain Abuin 1
  5. Maialen Unanue 1
  1. 1 Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
    info

    Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea

    Lejona, España

    ROR https://ror.org/000xsnr85

Revista:
Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

ISSN: 1130-5738

Año de publicación: 2022

Número: 123

Páginas: 167-186

Tipo: Artículo

DOI: 10.26876/UZTARO.123.2022.8 DIALNET GOOGLE SCHOLAR

Otras publicaciones en: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

Resumen

Azken urteetan euskal migrazioak Europar Batasuneko herrialdeetara areagotu dira. Lan honetan aurkezten dira populazio honen migrazio-prozesuen eta egokitzapen psikologikoaren ezaugarriak generoa kontuan hartuta, eta identifikatzen dira egokitzapen psikologikoa eta finkatze-prozesua azaltzen dituzten aldagaiak. Lagina euskal migranteen talde batek (n = 86) eta euskal ez-migranteen kontroltalde baliokide batek (n = 63) osatzen dute. Emaitzek erakusten dute zailtasun handirik gabeko migrazio-prozesua gertatzen dela, eta ez dagoela desberdintasun nabarmenik gizon eta emakumeen artean. Euskal migranteen egoera psikologikoa, ez-migranteekin konparatuta, antzekoa edo hobea da. Beste aldetik, aurkitu da migrazio-helburuak lortzeak eta egungo egoera hobea izateak (esperotakoarekin alderatuta) egokitzapen psikologikoa adierazten dutela. Azkenik, ikusi da euskal migranteek harrera-gizartean egoera ekonomiko eta sozial ona dutenean, bertan jarraitzeko probabilitatea handiagoa dagoela.