Osasunaldiaren 2. jardunaldiaren editoriala
ISSN: 2530-9412
Argitalpen urtea: 2022
Zenbakien izenburua: Osasunaldia, osasun-zientzien gradu-amaierako lanen 2. Jardunaldia
Alea: 6
Zenbakia: 2
Orrialdeak: 5-6
Mota: Artikulua
Beste argitalpen batzuk: Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria
Laburpena
Euskal Herriko fakultateetan urtetik urtera gero eta gradu-amaierako lan gehiago euskaraz egiten direla kontutan hartuz OSAGAIZ aldizkariak 2021ean beste pauso bat ematea erabaki zuen eta “OSASUNALDIA” antolatu zuen, Osasun-Zientzien gradu-amaierako lanen 1. Jardunaldia. Aurten bigarren OSASUNALDIA antolatu dugu eta oraingoan ere modu telematikoan ospatu dugu. Beste behin lankide izan ditu UPV-EHUko Euskararen Errektoreordetza, Medikuntza eta Erizaintza, Psikologia eta Farmazia Fakultateak. Baita Gipuzkoako Sendagileen Elkargoa eta aurten lehen aldiz Bizkaiako Foru Aldundia.Jardunaldia 2022ko ekainaren 14an egin zen. Helburua gradu-amaierako lanei ikusgarritasun handiagoa ematea izan zen. Jardunaldi honetara aurkeztu ziren azken ikasturtean aurkeztutako 13 gradu-amaierako lan. Osasun-arlo ezberdinetatik jasotako lanak izan ziren, medikuntzakoak, erizaintzakoak, farmaziakoak eta psikologiakoak. Aurtengo laburpenak bildu eta OSAGAIZ aldizkariaren ale berezi bat argitaratu dugu zuen interesekoa izango delakoan.