Hitanoa euskal hiztunen komunitate garaikideanmolde zaharretatik ertz berrietara
ISSN: 1130-8435
Year of publication: 2022
Issue Title: TXILLARDEGI-HAUSNARTU SARIAK (2021)
Issue: 122-123
Pages: 135-164
Type: Article
More publications in: Bat: Soziolinguistika aldizkaria
Abstract
Ez dira betiko garai onenak euskarazko lagunarteko tratamenduarentzat. Hitanoaren ezagutzak eta erabilerak behera egin dute tai gabe azken hamarkada luzeotan. Oraindik erabiltzen den lekuetan gero eta gehiago mugatzen ari da gizonezkoen arteko erabilerara, arrazoi ugari direla medio. Azken urteotan hikako hizkeraren suspertze baten lekuko izaten ari garela dio hainbatek, eta lan honek aztertu nahi du egungo egoera zein den loraldi horren baitan, eta ahalik eta argazki osoena eskaini nahi du ertz ugariri erreparatuz: erabilera-datuak, transmisioa, genero aldagaiaren garrantzia, eta hitanoa euskarazko kultura-munduan, besteak beste. Hemen ondorioztatzen dugu akademiak eta gizarte-mugimenduek eskutik joan beharko dutela hitanoaren aparraldia apar hutsean gera ez dadin.