Artearen historia digital parekiderantzeuskal emakume artistak Wikipedian

  1. Maite Luengo Aguirre
  2. Marina Arranz Bombín
Revista:
Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

ISSN: 1130-5738

Año de publicación: 2022

Número: 121

Páginas: 5-30

Tipo: Artículo

DOI: 10.26876/UZTARO.121.2022.1 DIALNET GOOGLE SCHOLAR

Otras publicaciones en: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

Resumen

Euskal testuinguru akademikoan humanitate digitalak garatzen ari diren honetan, ikerketa-ildo berriak zabaltzen ari dira. Horietako bat euskarazko Wikipediak ezagutza-alorrekin duen harremana dugu. Artikulu honetan, zehazki, artearen historia osatzean emakume artistak ikusarazteko duen gaitasunaren azterketa burutu dugu. Helburu nagusia izan da autoreen ikusgaitasunerako Wikipediak eskaintzen dituen aukera eta erronken inguruan hausnartzea. Horretarako, lehendabizi artearen historiako kontaketaren oinarriak berrikusi ditugu, irizpide tradizionaletatik abiatu eta gero, berrikuspen feministetan kokatu gara, Wikipediak eskaintzen dituen aukerak behatzeko. Ondoren, Wikipediako euskal artisten sarrerak aztertu ditugu. Alde batetik, artista kopuruen genero-banaketak hartu ditugu kontuan joerak azaleratzeko; bestetik, existitzen diren biografien ezaugarriak aztertu ditugu, idazkera, adinjoera eta irudien presentzian arreta jarriz. Era horretan, euskal emakume artistek Wikipedian duten oraingo egoera argitu eta, etorkizunera begira, ikerketa-ildo hau garatzeko oinarrizko ezagutza eskainiko dugu.