Dislexiaren detekzioa eta esku-hartzea Lehen Hezkuntzan

  1. Eneritz Ugartetxea Burgoa
  2. Iratxe Redondo Rodríguez
Revista:
Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

ISSN: 1130-5738

Año de publicación: 2022

Número: 121

Páginas: 59-72

Tipo: Artículo

Otras publicaciones en: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

Resumen

Dislexia da Lehen Hezkuntzan sarrien gertatzen den ikasketaren nahastea, eta haurren eremu akademikoan nahiz pertsonalean dituen inplikazioak saihesteko, komeni da ahalik eta lasterren identifikatu eta tratatzea. Hortaz, artikulu honek bi helburu nagusi izan ditu: alde batetik, dislexia zer den azaltzea, kontestualizatzea eta identifikatzeko irizpideak ematea, informazio gaurkotua erabiliz; bestetik, dislexiaren esku-hartzerako gaur egun erabiltzen diren metodo eta estrategia nagusi eta eraginkorrenen berri ematea, irakasleek kontuan izan beharreko beste aspektu orokor eta garrantzitsu batzuekin batera. Artikuluan zehar bestelako alderdi garrantzitsuak garatzen dira, hala nola dislexia motak eta ezaugarriak, dislexiak sortzen dituen zailtasun espezifikoak eta dislexiak eremu desberdinetan izan ditzakeen ondorioak. Amaitzeko, dislexia modu arrakastatsu batean tratatzeko, azpimarratzen da nahastea osatzen duten dimentsio askotarikoak aintzat hartuz eta eskola-komunitatearen parte diren eragile desberdinak inplikatuz egin behar dela.