Perpaus erlatiboen balio semantikoa euskal gramatika-azterlanetan

  1. Koldo Biguri 1
  1. 1 Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
    info

    Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea

    Lejona, España

    ROR https://ror.org/000xsnr85

Revista:
Anuario del Seminario de Filología Vasca Julio de Urquijo: International journal of basque linguistics and philology

ISSN: 0582-6152

Año de publicación: 2020

Volumen: 54

Número: 1-2

Páginas: 225-250

Tipo: Artículo

DOI: 10.1387/ASJU.23261 DIALNET GOOGLE SCHOLAR lock_openAcceso abierto editor

Otras publicaciones en: Anuario del Seminario de Filología Vasca Julio de Urquijo: International journal of basque linguistics and philology

Resumen

Euskal gramatika-lanetan perpaus erlatiboen (PE) balio semantikoaz egindako deskribapenak aztertzen ditu artikuluak. Horietan, PE esplikatibo eta espezifikatiboen arteko banaketa semantikoari baino arreta gehiago eskaini zaie erlatibo arruntaren mekanismoei, bereziki aztertu delarik zein diren errazago erlatiba daitezkeen kasuak. Aldiz, arreta txikiagoa eskaini zaio banaketa semantikoari, eta gainera bibliografian desadostasun handiak daude puntu horretan: batzuek esplikatibo eta espezifikatiboak sintaktikoki eta formalki ere bereizten direla uste duten arren, beste batzuek diote haien artean alde sintaktikorik ez dagoela, eta, beraz, erlatiboaren izenaren arabera soilik bereiz daitekeela PEen balio semantikoa. Artikuluan, deskribapen horiek azaldu eta, idazle klasiko batzuen adibideetan eta zenbait idazleren jatorrizkoak itzulpenekin erkatuz ateratako adibideetan oinarrituta, ondorioztatzen dugu azalpen horietako batzuk partzialak direla, bazterrean uzten dituztelako PE apositibo mota desberdinak eta ez dutelako kontuan hartzen erlatibakuntzak izan duen bilakaera diakronikoa eta, batez ere, XX. mende hasieratik aurrerako garbizaletasunaren eragina.