Euskarabentura eta gazteen hizkuntza erabilera
ISSN: 1130-8435
Year of publication: 2021
Issue Title: Gazteak eta euskara
Issue: 120
Pages: 95-118
Type: Article
More publications in: Bat: Soziolinguistika aldizkaria
Abstract
Lan honetan EuskarAbentura espedizioko parte hartzaileen datuak aztertuko dira, espedizioak gazte hauengan duen eragina ikusi nahirik, erabileraren datuetan arreta jartzeaz gain, gaitasunaren eta jarreren datuei ere erreparatuz. Honela, parte hartzaileen euskararen erabileraren igoeran espedizioak eragina duela ikusiko dugu, baita honi dagokion arduran ere. Horrez gain, datuek erakutsiko digute gaitasunari nahiz jarrerei dagokien ezaugarri batzuek ere eragina dutela euskararen erabileran. Gainera, ikusiko dugu espedizioa bukatu eta urte erdira oraindik EuskarAbenturaren eragina mantentzen dela. Honela, esan daiteke proiektu hau onuragarria dela hizkuntza gutxituen “gure kasuan, euskararen” biziberritzeari dagokionean.