78ko Erregimen kanibala eta 90eko Poetika Errebeldeak
ISSN: 0422-7328
Año de publicación: 2019
Número: 1-2
Páginas: 9-28
Tipo: Artículo
Otras publicaciones en: Egan: literatura aldizkaria
Resumen
Artikulu hau Maria Mercè Marçal, Chus Pato eta Itxaro Bordaren poemen irakurketa konparatiboa da. Irakurketa horrek 78ko erregimenari buruzko proposamen kritikoetako batzuk birpentsatzea du helburu. Horretarako, lehenengoak 70eko hamarkadan idatzitako Cau de llunari eta beste biek 90eko hamarkadan sortutako Fascinio eta Orain poemategiei erreparatuko die analisiak. Irakurketa konparatiboak agerian utziko ditu 78ko erregimenaren zapalkuntza anitzak. Aldi berean, zapalkuntza horiek gurutzatutako gorputzen irakurketa ahalbidetuko dute ahots poetikoek. Haatik, bakoitzak kokagune ezberdin batetik egingo du hitz: Cau de llunak erregimenaren aurre-historiatik, Fasciniok erregimenaren baitatik, eta Orainek kanpotik. Kokagune bakoitzetik 78ko erregimenaren ikuspegi berria eskainiko duen poetika errebeldea harilkatuko dute hiru poemagintzek.