EKKOEuskarazko Komunikazioaren Kudeaketa Organizazioetan

  1. Atutxa, Kepa
  2. Atutxa Ordeñana, Ibai
Revista:
Bat: Soziolinguistika aldizkaria

ISSN: 1130-8435

Año de publicación: 2005

Título del ejemplar: Euskararen erabilera enpresetan

Número: 57

Páginas: 91-98

Tipo: Artículo

Otras publicaciones en: Bat: Soziolinguistika aldizkaria

Resumen

Urtebete da lan-munduko euskalgintzan ari den Egaratu Kooperatiba Elkartea sortu zela; urtebete elkarte honen eginkizunetarako EKKO eredua gorpuztu eta erregistratu genuela. Bat aldizkariko irakurleei zuzendutako artikulu honek ereduaren transkripzio hutsa baino, aurkezpen kritikoa izan nahi du, eta era berean, lan-munduan euskararen erabilera bultzatzen gabiltzanok darabilzkigun prozeduren estandarizaziorako proposamen bat. Euskararen erabilera organizazioetan bultzatu nahi bagenuen, ingurune horretako jarduera eta zerbitzuen horniketan ohiko den azal eta mamia zuen produktua prestatu behar genuen. Gaur egun nagusi diren joerak hauek izanik, organizazioetako jardueran aldez aurretik finkatutako helburuen lorpenean oinarritutako plangintza dinamikak eta prozesuen bidezko kudeaketak, gure produktuak egoera honetara egokitu behar zuen, sistema hau bortxatuko ez lukeen eredu bat sortuz. Gehiago zehaztearren, Euskal Herrian bertan ezagunak diren Kalitatearen Kudeaketa modeloetan eta Enpresen Gizarte Erantzukizunaren (EGE) txostenetan oinarritzen da EKKO eredua. Ereduak bete beharreko ezaugarriak azaltzen dira artikuluan. Euskarazko komunikazioa kudeatzeko EKKO eredua sei irizpide biltzen dituen lan metodoa da, eta irizpide horien azalpena ere ematen zaigu artikulu honetan, sei puntutan banatuta.