Energia aurrezteko, aireztapen sistemaren sarrera-airea aurreberotzeko berotegien erabilera
- Moisés Odriozola Maritorena Director/a
- Rufino Javier Hernández Minguillón Director/a
Universidad de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 21 de diciembre de 2021
- Víctor Echarri Iribarren Presidente/a
- María Olatz Irulegi Garmendia Secretario/a
- Belinda López Mesa Vocal
Tipo: Tesis
Resumen
Klima-aldaketaren ondorioak arintzeko berotegi-efektuko gasen isurketak murrizteko helburuarekin, funtsezkoa da eraikinetan jardutea. Horrela, eraikitzen diren eraikin berri guztiek energia-kontsumo ia nulukoak izan beharko dute. Testuinguru horretan, eraikuntzak gero eta isolatuagoak eta hermetikoagoak egiten dira, eta horrek, aireztapen sistema mekaniko bat instalatu beharra dakar, barneko airearen kalitatea egokia izateko. Berotegien erabilerak aireztapen-sistemaren sarrera-airea aurreberotzeko balio dezake, eta, horrela, eraikinen berokuntzan energia-kontsumoa aurreztea lortuko da. Doktorego Tesi honek berotegi mota hauek izan behar dituzten ezaugarrietan eta hauen errendimenduan eragina duten baldintzatzaileetan sakontzen du.Berotegi modular bat diseinatu da errendimenduari eragiten dioten eraikuntza ezaugarri nagusiak kontuan hartuta. Ondoren, egoera meteorologiko errealetan aztertzeko modulu baten prototipoa eraiki da. Prototipoa simulazio informatikoaren eredua baliozkotzeko ere erabili da. Datu esperimentalak simulazio bidez lortutakoekin alderatu dira, eta bien artean adostasun handia dagoela frogatu da. Ezaugarri nagusien analisirako, azterketa-kasu bat hautatu da, eta berotegiko konfigurazio desberdinekin lortzen diren energia-aurrezkiak kuantifikatu dira. Hainbat beira-aldaeraren erabilerak, berotegiko inguratzaile opakoaren isolamendu-mailak eta inertzia termiko handiagoa lortzeko ur-deposituak erabiltzeak duen eragina aztertu da. Halaber, berotegiekin batera bero-berreskurapena duen aireztapen sistema erabiltzea komeni den analizatu da. Aldi berean, moduluak seriean edo paraleloan instalatzeak nola eragiten duen aztertu da.Berotegi mota hauen errendimenduan klima funtsezkoa da. Bere garrantzia aztertzeko, Eraikuntzaren Kode Teknikoaren (EKT) klima-zona desberdinetako emaitzak alderatu dira. Azkenik, beste klima batzuetan duten portaera aztertzeko, Europako hiri nagusietan osatu da analisia. Emaitzen arabera, neguko klima-gogortasuna handitu ahala, berotegiei esker aurrezten dena areagotzen da. Doktorego tesi honek frogatzen duenez, klima hotzenetan, aurrezpen benetan handiak lortzen dira, are gehiago eguzki-erradiazio handia badute.