Multitudearen utopia Inperio distopikoaren ispilu. Michael Hardten eta Antonio Negriren Empire bildumaren analisia utopiei buruzko ikerketen ikuspegitik
- GARMENDIA CASTAÑOS, ALBA
- Iñigo Galzacorta Muñoz Director/a
- Julián Pacho García Director/a
Universidad de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 17 de diciembre de 2021
- Melania Moscoso Pérez Presidente/a
- Antonio Luis Casado da Rocha Secretario/a
- Cristina de la Cruz Ayuso Vocal
Tipo: Tesis
Resumen
Michael Hardten eta Antonio Negriren ¿Empire¿ bilduma utopiei buruzko ikerketen ikuspegitik aztertzen da doktorego tesi honetan. Horretarako, utopiaren marko teoriko bat zehaztu da lehenengo. Gizarte utopikoen aberastasuna bi kontzeptutara eta bi garaitara zedarritu da: testuinguru modernoari erantzuten dion utopia klasikoa eta aro postmodernoan sortutako utopia garaikidea dira marko teorikoaren bi ardatz nagusiak. Behin marko teorikoa azalduta, hark Hardten eta Negriren ¿Empire¿ bildumarekin duen harremanari erreparatu zaio. Alde batetik, Inperioaren sinesberatasun utopikoa edo mundu-ordena berria legitimatzen duen diskurtso utopiko ezkutua erakutsi da ¿Hinkelammert harturik erreferentzia nagusitzat¿, eta Hardtek eta Negrik Inperioari egiten dioten kritika teoria distopiko sozialtzat har daitekeela azaldu da ¿Martorellen hausnarketak gogoan¿. Hortik ondorioztatu da Inperioaren ustezko diskurtso utopiko ezkutuaren okerrak ikusteko ez ezik, gizarte garaikideak distantziatik eta kritikoki aztertzeko aukera ere eskaintzen duela Inperioaren analisia utopiei buruzko ikerketen ikuspegitik egiteak.Beste alde batetik, Hardten eta Negriren multitudearen proposamena utopia garaikidetzat har daitekeela erakutsi da. Ernst Blochek eta 1970eko hamarkadatik aurrera sortutako utopismo kritikoak garatu zuten utopiaren kontzeptuaren parekoa litzateke multitudearen utopia, orduan: utopia garaikide bat, eta ez utopia klasiko-modernoaren pareko gizarte perfektua, gatazkarik gabea eta behin betiko desiragarria.Inperioaren eta multitudearen teoriak distopikotzat eta utopiakotzat hartzeak utopia-hartzaileari ispilu bat eskaintzen diola ondorioztatu da, azkenik. Inperioaren distopiak eta multitudearen utopiak errealitatearen isla arrarotu bat eskaintzen diote utopia-hartzaileari, eta islak utopia eta distopia errealitatearekin elkarrizketan jartzeko eta azken horretan eragiteko bidea irekitzen dio.