Glial localization of the cannabinoid CB1 and CB2 receptors in a mouse model of Alzeimer's disease

  1. TERRADILLOS IRASTORZA, ITZIAR
Dirigida por:
  1. Miren Izaskun Elexgaray Gabancho Director/a
  2. Pedro Rolando Grandes Moreno Director/a

Universidad de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 29 de octubre de 2021

Tribunal:
  1. Julián Romero Paredes Presidente/a
  2. Inmaculada Guerricagoitia Marina Secretario/a
  3. Jose Maria Mateos Melero Vocal
Departamento:
  1. Neurociencias

Tipo: Tesis

Teseo: 156733 DIALNET lock_openADDI editor

Resumen

Alzheimer gaixotasuna adinekoen artean eman ohi den gaixotasun endekapenezko ohikoena da, baita dementzia motarik sarriena ere, kognizio eta oroimen asaldurak sortzen dituena. Oraingoz ez da lortu gaixotasun horren patogenesia argitzea, neuroinflamazio, oxidazio estresa eta gliosi erreaktiboa bezalako aldaketa patologiko ugari deskribatu diren arren.Bestalde, Sistema Endokannabinoideak Alzheimer gaixotasunean duen ekintza neurobabeslea dela eta, mikrogliaren aktibazioa eta Aß-ren neurotoxikotasuna ekidinez, besteak beste, honen azterketa bereziki interesgarria da gaixotasun honetan. Beraz, hemen aurkezten den doktorego tesian, hartzaile kannabinoide nagusien (CB1R eta CB2R) glia-zeluletako adierazpenean ematen diren aldaketak ikertu dira mikroskopia elektronikoaren bidez, astrozito eta mikroglia zelulen prozesuetan, hain zuzen. Honetaz gain, zelula glial hauen prozesuetan gertatzen diren aldaketa morfologikoak ere behatu dira. Bestalde, azterketa hau subikuluko eremuan egin da, plaka senilen pilaketa eta lesio goiztiarra aurkezten duen garunaren eremua delako. 6.5-7.5 hilabetetako adina zuten CB2EGFP/f/f/5xFAD eta CB2EGFP/f/f sagu mutanteak erabili dira. Familiako Alzheimer gaixotasuneko sagu eredua (CB2EGFP/f/f/5xFAD) eta bere kontrola (CB2EGFP/f/f), hain zuzen, eta biek proteina fluoreszente berdea (GFP) adierazten zuten CB2Rren promotorearen adierazpenaren pean.Mikroglia-zeluletako bi hartzaile kannabinoideen adierazpenaren handipena behatu izan dut, eta zelula hauen erreaktibitatearen adierazle diren aldaketa morfologikoak ere. Astrozitoen kasuan, nahiz eta erreaktibitate zeinuak ere topatu ditudan prozesuen morfologian, ez dut aldaketarik behatu CB1R-en adierazpenean.Aldaketa hauen ezagutzeak Sistema Endokannabinoideak eta gliak gaixotasun honen fisiopatologian duten inplikazioa ulertzeko lagungarria izan daiteke, etorkizunean itu terapeutiko bezala kontuan izateko. // Alzheimer gaixotasuna adinekoen artean eman ohi den gaixotasun endekapenezko ohikoena da, baita dementzia motarik sarriena ere, kognizio eta oroimen asaldurak sortzen dituena. Oraingoz ez da lortu gaixotasun horren patogenesia argitzea, neuroinflamazio, oxidazio estresa eta gliosi erreaktiboa bezalako aldaketa patologiko ugari deskribatu diren arren.Bestalde, Sistema Endokannabinoideak Alzheimer gaixotasunean duen ekintza neurobabeslea dela eta, mikrogliaren aktibazioa eta Aß-ren neurotoxikotasuna ekidinez, besteak beste, honen azterketa bereziki interesgarria da gaixotasun honetan. Beraz, hemen aurkezten den doktorego tesian, hartzaile kannabinoide nagusien (CB1R eta CB2R) glia-zeluletako adierazpenean ematen diren aldaketak ikertu dira mikroskopia elektronikoaren bidez, astrozito eta mikroglia zelulen prozesuetan, hain zuzen. Honetaz gain, zelula glial hauen prozesuetan gertatzen diren aldaketa morfologikoak ere behatu dira. Bestalde, azterketa hau subikuluko eremuan egin da, plaka senilen pilaketa eta lesio goiztiarra aurkezten duen garunaren eremua delako. 6.5-7.5 hilabetetako adina zuten CB2EGFP/f/f/5xFAD eta CB2EGFP/f/f sagu mutanteak erabili dira. Familiako Alzheimer gaixotasuneko sagu eredua (CB2EGFP/f/f/5xFAD) eta bere kontrola (CB2EGFP/f/f), hain zuzen, eta biek proteina fluoreszente berdea (GFP) adierazten zuten CB2Rren promotorearen adierazpenaren pean.Mikroglia-zeluletako bi hartzaile kannabinoideen adierazpenaren handipena behatu izan dut, eta zelula hauen erreaktibitatearen adierazle diren aldaketa morfologikoak ere. Astrozitoen kasuan, nahiz eta erreaktibitate zeinuak ere topatu ditudan prozesuen morfologian, ez dut aldaketarik behatu CB1R-en adierazpenean.Aldaketa hauen ezagutzeak Sistema Endokannabinoideak eta gliak gaixotasun honen fisiopatologian duten inplikazioa ulertzeko lagungarria izan daiteke, etorkizunean itu terapeutiko bezala kontuan izateko.