Euskal lexiko etnometeorologikoaren azterketa

  1. DIEGUEZ BARAHONA, KEPA KOLDOBIKA
Dirigida por:
  1. Mikel Martínez Areta Director/a
  2. Gotzon Aurrekoetxea Olabarri Director/a

Universidad de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 01 de octubre de 2021

Tribunal:
  1. Itziar Aduriz Presidente/a
  2. Asier Romero Andonegui Secretario/a
  3. Xarles Videgain Vocal
Departamento:
  1. Lingüística y Estudios Vascos

Tipo: Tesis

Teseo: 156679 DIALNET lock_openADDI editor

Resumen

Tesi honek langai garbia du: hitza, eta zehazkiago zeinuaren adierazia, esanahiak du garrantzia, edukiak. Hori abiapuntu, hiru atal nabarmen dira: lehenik, ikertzeko testuinguru batean kokatzen da; bigarrenik, corpusa osatzeko zein iturri erabili den; hirugarrenik, metodologia baten alde egiten da, eta datuak sailkatu, azaldu eta interpretatzen dira; azkenik, ondorioak ateratzen dira.Esparru teorikoan azaltzen da, hainbat autorek nola ikusi duten hizkuntzaren, pentsamenduaren eta errealitatearen arteko harremana eta gero berrikiago, hizkuntzaren eta kulturaren artekoa, eta hizkuntzaren barruan, lexikoaren eta kulturaren artekoa. Sapir-Whorf hipotesiaren ingurukoen berri ematen da, eta urteen joanean zer-nolako bilakaera izan duen. Palmerren ¿adimen-begia¿ kontzeptua bere egiten du tesi honek. Azkenik, etnolinguistikaren izaera diziplina gisa aldarrikatzen da: eremu lexikoak azter daitezke azterbide etnolinguistikoa aplikatuta ondorio linguistikoak ateratzeko.Horren ondorioz, terminoak aztertzeko metodo etnolinguistiko baten berri ematen da: batetik, sailkapena nozio orokor eta espezifikoetan egiten da, eta, bestetik, nozio espezifikoak hizkuntzalaritzaren, antropologiaren, meteorologiaren eta dialektologiaren arabera aztertu eta azaltzen dira.Azkenik bi motatako ondorioak adierazten dira: nozionalak eta etnolinguistikoak. Nozionaletan izakien nozio orokorraren nagusitasuna nabarmentzen da, eta etnolinguistikoetan lexikoaren sorkuntzan ingurune soziokulturala nabarmentzen da.