Idazteko zailtasunak detektatzeko eta esku hartzeko proposamena Lehen Hezkuntzan
ISSN: 1988-5911
Año de publicación: 2021
Número: 27
Tipo: Artículo
Otras publicaciones en: Ikastorratza, e-Revista de didáctica
Resumen
Idazteko zailtasunak hasiera-hasieratik detektatzea eta esku hartzea oso garrantzitsua da ikaslearen ikaskuntza prozesuaren garapenerako, egun eskolako ebaluazio-sistema gehienak idatzizko ekoizpenean oinarritzen direlako. Ikasleen idazteko zailtasunak mota desberdinetakoak izaten dira: neuropsikologikoak eta hizkuntzakoak, besteak beste. Artikulu honen helburua da idazten ikasten ari diren ikasleen idazteko zailtasunak identifikatzeko egiaztapen-zerrenda bat proposatzea eta esku-hartzeko aukerak eskaintzea. Idazteko zailtasunak ikasleen laginen bidez erakusten dira, lagin hauek eskola bateko formakuntza-saioetatik lorturikoak izanik.