Juan Kruz Igerabideren haur poesiaBotoi bat bezala (1999). Irudia eta Haikua

  1. Jon Kortazar-Billelabeitia
  2. Jon Kortazar Uriarte
Revista:
Ikastorratza, e-Revista de didáctica

ISSN: 1988-5911

Año de publicación: 2021

Número: 27

Tipo: Artículo

DOI: 10.37261/27_ALEA/4 DIALNET GOOGLE SCHOLAR lock_openAcceso abierto editor

Otras publicaciones en: Ikastorratza, e-Revista de didáctica

Resumen

Artikulu honetan Juan Kruz Igerabideren Botoi bat bezala liburua aztertu dugu. Bere inguru historikoetan eta egilearen sorkuntza giroan, ibilbide artistikoan, kokatu ondoren, azterketak Japoniako poesiarekin duen lotura ikertu du. Haikuaren eragina aztertzea du lehen helburu. Horretarako haikuaren barnean diren ezaugarri nagusiak aipatu dira: kigo, atarashimi, toriawase, elipsia, agur edo elkarrizketa aipuak, eta sortzeko unean gertatu ohi den elkar lankidetza liburuan nola ageri diren zehaztu da. Horrez gain, eta bigarren helburu gisa, irudiaren garrantzia aipatu da, eta haur baten begien bidez liburuak jaiotza eta heriotzaren gaiak nola bideratu dituen azpimarratu. Toki berezia eman zaio, halaber, gaiek liburuan duten eraketari, eta gaien egitura marraztu da.

Información de financiación

Financiadores