Mundu-ikuskeraknazioarteko harremanetako korronte teorikoa

  1. Pérez de Armiño, Karlos

Editorial: Universidad del País Vasco = Euskal Herriko Unibertsitatea

ISBN: 978-84-1319-101-0

Año de publicación: 2019

Tipo: Libro

Resumen

Liburu honetan Nazioarteko Harremanak deritzogun diziplinaren mapa teorikoa marrazten da; hau da, arlo akademiko hori osatzen duten korronte teoriko desberdinen, eta joera horien artean izaten diren eztabaiden ezaugarriak azaltzen dira. Gaur egun, diziplinak ikuspegi teoriko ugari hartzen ditu barne, eta horiek hainbat desberdintasun dituzte maila batzuetan: sustrai eta funts intelektualak, munduari eta errealitateari buruzko ikuskera, analisi zientifikoa ulertzeko modua, sinesmen eta proposamen politikoak, etab. Beraz, joera teoriko horiek ezagutzea oso lagungarria izango zaigu gaur egun munduan dauden arazo eta dinamikak aztertzeko. Era berean, aukera emango digu munduari eta bere arazoei buruz hainbat parte-hartzailek sortzen dituzten irudiak eta irudikapenak hobeto ulertzeko, eta ikuspegi horien atzean dauden balioak, oinarri ideologikoak, interesak eta helburu politikoak argitzeko.