Lan merkatuko genero desberdintasunaren bilakaera Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) (2002-2020)
-
1
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
info
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
Lejona, España
ISSN: 0214-9001
Argitalpen urtea: 2021
Zenbakia: 41
Orrialdeak: 321-339
Mota: Artikulua
Beste argitalpen batzuk: Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria
Laburpena
Bosgarren Garapen Iraunkorreko Helburuak (5. GIH) Genero Berdintasuna lortzea dauka helburu. Artikulu honetan Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) lan-merkatuko genero berdintasunen bilakaera deskribatzen da 2002-2020 epealdian Langabeziako Genero Arrakala (LGA), Enpleguko Genero Arrakala (EGA), Jarduerako Genero Arrakala (JGA) eta Generoaren araberako Soldata Arrakala (SGA) aztertuz. Analisia egiteko lau azpiepealdi hartzen dira kontuan: Atzeraldi Handia baino lehenagokoa, Atzeraldi Handikoa, errekuperazio ekonomikoaren epealdia eta COVID-19aren hasierakoa. Emaitzek erakusten dutenez, EAEko genero arrakalek behera egin duten arren oraindik bide luzea dago genero berdintasuna lortzeko. Horrela, bada, EAEk bereziki generoaren araberako soldata-desberdintasunak murrizteko politikak garatzea gomendatzen da.