Western polimorfikoa Clint Eastwooden zineman

  1. Gastaca Egusquiza, Ignacio
Zuzendaria:
  1. Iñigo Marzabal Albaina Zuzendaria

Defentsa unibertsitatea: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 2021(e)ko uztaila-(a)k 16

Epaimahaia:
  1. Imanol Zumalde Arregui Presidentea
  2. Begoña Siles Ojeda Idazkaria
  3. José Luis Castro de Paz Kidea
Saila:
  1. Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea

Mota: Tesia

Teseo: 155230 DIALNET lock_openADDI editor

Laburpena

Doktorego-tesi honek Clint Eastwood zinegilearen film batzuen analisia du aztergai. Hain zuzen ere, hark egindako westernak (Unforgiven, The Outlaw Josey Wales, Pale Rider eta Bronco Billy) eta, gaur egungo sasoi historikoan girotuta egon arren, westernaren aztarnak eta aieruak dituzten beste obra batzuen (Mystic River, Gran Torino, American Sniper, The Mule eta Space Cowboys) arteko alderaketa zinematografikoa. Westernaren munduak finkatzen dituen koordenatu kronologiko eta geografikoaz haratago, amerikar genero honen ezaugarriak, bereizgarritasunak, errainuak eta itzalak Clint Eastwooden bestelako obretan ere topa eta aurki daitezke. Gauzak horrela, esan genezake westernak kaliforniarraren filmografiaren bizkarrezurra osatzen duela, hein handi batean.