Erlatibizazio-estrategiak euskarazbegirada historiari

  1. Dorota Krajewska 1
  1. 1 Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
    info

    Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea

    Lejona, España

    ROR https://ror.org/000xsnr85

Revista:
Anuario del Seminario de Filología Vasca Julio de Urquijo: International journal of basque linguistics and philology

ISSN: 0582-6152

Año de publicación: 2016

Volumen: 50

Número: 1-2

Páginas: 165-199

Tipo: Artículo

Otras publicaciones en: Anuario del Seminario de Filología Vasca Julio de Urquijo: International journal of basque linguistics and philology

Resumen

Lan honetan euskarazko erlatibizazio-estrategiak aztertzen dira, kontuan hartuz izen aurreko, izen osteko erlatiboak, erlatibo aposatuak, bait- erlatiboak eta zein erlatiboak. Oinarri bezala, XVI-XIX. mendeetako testuen corpus bat erabili da. Lanaren lehen helburua da erlatiboen arteko lehia aztertzea, egituren maiztasuna nola aldatu den ikusteko. Corpusaren azterketak erakusten du erlatiboen erabileran aukerak murrizten hasten direla XVIII. mendearen erditik aurrera, izen aurreko egitura gustiz nagusitzeraino. Bigarren helburua egituren erabilera konparatzea da, bakoitzaren tokia eta funtzioa sistema osoaren barruan zein den edo zein izan den argitzeko. Horretarako alderdi hauek aztertu dira: egitura bakoitzean erlatibiza daitezkeen argumentuak, perpaus erlatiboaren luzera, bizidun/bizigabe bereizketa eta horren eragina egituraren hautuan, menpeko perpausaren funtzioa eta horren kokapena perpaus nagusiaren barruan. Emaitzek erakusten dute, funtsean, erlatiboa eskuin duten erlatiboak testuinguru berezietan edo markatuetan erabiltzen zirela (adibidez, izen aurreko egituran ezinezkoak ziren kasuak erlatibizatzeko edo menpeko perpausa bereziki luzea zenean).