Estrategia Territorial del País Vascoaprendizajes y retos para las grandes transiciones

  1. Mari Jose Aranguren
  2. Patricia Canto Farachala
  3. Edurne Magro
  4. Mikel Navarro Arancegui
  5. James R. Wilson
  6. Jesus Mari Valdaliso

Éditorial: Orkestra-Instituto Vasco de Competitividad

Année de publication: 2021

Type: Livre

Résumé

Euskal Autonomia Erkidegoak modu proaktiboan eraiki du, zenbait hamarkadatan, industrian oinarritutako lurralde estrategia. Orain, oinarri horren gainean eraikitzeko erronka du, lehiakortasun inklusiboa mantentzeko eta areagotzeko, demografia eta gizarte trantsizioan, energia eta ingurumenekoan eta trantsizio teknologiko-digitalean gaudela. Lan honek azaltzen digu Euskadik oinarri sendoa duela horretarako, baina elkartasunean oinarritutako lehiakortasun eredua indartu beharko du, suspertze sozio-ekonomikorako ingurumenaren jasangarritasuna ere barne hartuko duen estrategia inklusibo bat erabiliz. Estrategiaren alderdi garrantzitsuetan lan egin beharko da, besteak beste honakoei lotutakoetan: espezializazio ekonomikoa eta zientifiko-teknologikoa, azpiegitura fisikoak, pertsonen gaitasunak eta lurraldeko eragileen arteko lankidetza sendotzea, eragile bakoitzak trantsizioei begira garatu ahal izango lukeen balio ekarpen bereizgarria landuta. Estrategia partekatu horrek helize hirukoitzetik laukoitzera igaro behar du, besteak beste, ekintzaileen eta gizarte zibilaren zeregina indartuz. Azkenik, beharrezkoa izango da egoerei aurrea hartzeko gaitasuna lantzea, hauteskunde zikloak gaindituta, epe luzeko estrategia berritzailea garatzeko.