Pintura barrutikpintura praktika batean oinarritutako hausnarketa
- Isusko Vivas Ziarrusta Director/a
- Genoveva Linaza Vivanco Director/a
Universidad de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 04 de junio de 2021
- Chelo Matesanz Presidente/a
- Iñaki Imaz Urruticoechea Secretario/a
- Juan Antonio Rubio Ardanaz Vocal
Tipo: Tesis
Resumen
Tesi hau arte praktikan oinarritutako ikerketa bat da. Pintatzeak eragindako pentsamendua da gaia, pintura barrutik esperimentatzearen hausnarketa da. Nola garatu pintorearen esperientzian oinarritzen den ezagutza? Nola egituratu pentsamendu hau? Autoreak, problematika zabal honen aurrean, bere pintura praktika propioa abiapuntu moduan hartzen du eta bere lan pertsonala komentatzeari ekiten dio. 2014tik 2019ra bitartean egindako lanaren aukeraketa batean oinarrituko dira komentarioak. Funts nagusia da, ardatz baten moduan, pintura praktika propioaren inguruan ematen den dimentsio teoriko eta praktikoaren artean lotura organiko bat dagoela. Tesi honen ikerketa lerro zehatzak Sorkuntza, ikerketa modura/ Ikerketa, sorkuntza modura izena du. Honetan, sormena edo arte praktika bera ikerketa moduan defendatzen da. Autoreak bere lan pertsonalaren barne ardatza arakatzeko topatu duen metodoa, beste pintoreentzat baliagarri izatea nahi du. Emaitza pertsonalak diziplina ezberdinetatik etorriak dira, baina autoreak hauek emaitza piktorikoak balira bezala hartzen ditu kontutan. Hipotesia da: autore baten pinturaren baitan emandako praktika eta teoriak lotura organiko bat dutela. Carl Gustav Jungek esan zuen: ¿En todo desorden hay un orden secreto¿ eta hau hipotesitzat hartu du tesiaren autoreak. Susmatzen dena da autoreak gorpuztutako praktika eta teoriaren artean badela ordena bat, ardatz bat, lotura organiko bat.Bi komentario mota ezberdinetaz baliatzen da. Lehenik emaitza piktoriko pertsonalak komentatzen ditu, hau da koadroak. Bigarrenez prozesuan bertan izandako pentsamendua egituratu nahi du. Honetarako bere lan piktorikoaren prozesuan bertan idatzitako albo komentarioetaz baliatzen da.