Euskal Autonomia Erkidegoko Etxebizitza Politikaanalisi orokor eta alderatua

  1. Etxezarreta Etxarri, Aitziber

Editorial: Servicio Editorial = Argitalpen Zerbitzua ; Universidad del País Vasco = Euskal Herriko Unibertsitatea

ISBN: 978-84-9860-113-8

Año de publicación: 2008

Tipo: Libro

Resumen

Lan monografiko honek etxebizitzaren gaia du ardatz, eta beraz, egun puri-purian dagoen gizarte kezka bati erantzuteko saioa da. Etxebizitza, biztanleontzat behar-beharrezko ondasuna izateaz gain, testu juridikoetan onarturiko eskubidea da. Baina, horretaz gain, etxebizitza ondasun ekonomikoa den neurrian, oso aldakorra eta hegazkorra den merkatu batean kokatzen da. Hain zuzen ere, azken urteotan batetik eta bestetik bereganatu duen interes hazkorraren testuinguruan garatu da lan hau, eta azken batean, gaiaren inguruko hurbilketa akademikoa izan nahi du, baita erabilpen praktikoa izan dezakeen informazio zein hausnarketa erabilgarrien iturria ere.Lan honetan Euskal Autonomia Erkidegoko errealitatea aztertu da, hau era berean Europako testuinguruaren baitan txertatuz. Etxebizitzaren ikuspegi orokorra eta sakona eskaintzen du, bai maila teorikoan zein analisi enpirikoen bitartez. Halaber, etxebizitza ardatz anitzetatik jorratzen da, besteak beste, merkatuaren alderditik, etxebizitza sistemen baitan eta baita politiken alorretik ere. Denak ala denak ezinbestekoak gaur eguneko arazo nabarmenenetako baten muinera heltzeko.