Garaziko euskararen hizkuntza-aldakortasuna

  1. Arcelus Múgica, Alexander
Dirigida por:
  1. Juan Manuel Hernández Campoy Director/a
  2. Iñaki Camino Lertxundi Director/a

Universidad de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 21 de abril de 2021

Tribunal:
  1. Koldo Zuazo Zelaieta Presidente/a
  2. Irantzu Epelde Zendoia Secretario/a
  3. William Haddican Vocal
Departamento:
  1. Lingüística y Estudios Vascos

Tipo: Tesis

Teseo: 154476 DIALNET lock_openADDI editor

Resumen

Doktorego-tesi honen helburua Garaziko hizkuntza-aldakortasuna aztertzea da. Ibar honetako mintzoa aztertzeak interesa du, besteak beste, gutxi baitakigu Iparraldeko hizkerei buruz, are gutxiago bariazionismoaren ikuspuntutik begiratuz gero. Bestalde, muga politikoak euskaran duen eragina aztertzeko ere gune aproposa da Garazi, mugak ibarra erditik zatitzen baitu.Geografia, adina, generoa, hezkuntza-eredua eta praktika-komunitatea izan dira kontuan hartu ditugun aldagai askeak, eta menpeko aldagaiei dagokienez, berriz, 31 izan dira aztertu ditugunak, hizkuntzaren alor guztietakoak, baina batez ere arlo fonikokoak.Metodologiari dagokionez, elkarrizketa askea eta erdi-gidatua erabili ditugu datuak lortzeko. Orotara, 48 lekukoren informazioa erdietsi dugu. Datuak aztertzeko, R programa estatistikoaren bidez, mixed logistic regression proba egin dugu. Hiztunen jarrerez eta oharmenaz ere baliatu gara datuei interpretazio ahalik eta osoena emateko asmoz.Ondorioei helduz, muga politikoa hizkuntza-muga bihurtzen ari dela egiaztatu ahal izan dugu, batez ere, gazteengan. Emazteak izan dira berritzaileenak. Gazteen kasuan, praktika-komunitateen artean ere alde handia antzeman dugu: iparraldeko batuaren eragin nabaria dute gaztetxekoek, eta hegoaldeko batuarena luzaidarrek.