Adin erlatiboaren efektua eskola-garaian
ISSN: 1130-5738
Año de publicación: 2020
Número: 113
Páginas: 93-109
Tipo: Artículo
Otras publicaciones en: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria
Resumen
Ikaskuntza-arazoak direla-eta, kontsulta psikologikora jotzen duten haurren artean, urte-amaieran jaiotako ikasleen eskaera handiagoa detektatu dute zenbait autorek. Adin erlatiboaren efektua (RAE), adin bereko talde bat osatzen duten subjektuen arteko adin kronologiko desberdintasunak eragiten dituen desberdintasunen multzoa da. Berrikuspen honen helburua RAEak eremu akademikoan duen inpaktua aztertzea da. Aztertutako lanen % 72k RAEak eremu akademikoan duen inpaktuaren aldeko ebidentzia aurkitu dute. RAEaren funtzionamendu hipotetikoa azaltzeko asmotan «eredu» bat proposatzen da, non RAEaren hasieran, mantentzean eta ondorioetan inplikatuta egon daitezkeen aldagaien dinamikak azaltzen diren. Era berean, RAEaren inpaktuaren iragankortasuna aztertzen da.