Diziplina Anitzeko PBL-a Ingeniaritzanesperientzia bat Software Ingeniaritza eta Datu-baseak Irakasgaietan

  1. Anaje Armendariz 1
  2. Maider Azanza 1
  3. Idoia Berges 1
  1. 1 Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
    info

    Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea

    Lejona, España

    ROR https://ror.org/000xsnr85

Aldizkaria:
Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria

ISSN: 0214-9001

Argitalpen urtea: 2021

Zenbakia: 39

Orrialdeak: 337-353

Mota: Artikulua

DOI: 10.1387/EKAIA.21866 DIALNET GOOGLE SCHOLAR lock_openSarbide irekia editor

Beste argitalpen batzuk: Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria

Laburpena

Azken urteetan aldaketa asko izan dira hezkuntza arloko maila guztietan, haur hezkuntzatik hasi eta unibertsitateraino. Unibertsitatean ohikoa zen 200 ikasleko eskolak egokitzea, batez ere teoriaren irakaskuntzari zuzenduta zeudenak. Gaur egun, ordea, ikasle kopurua askoz ere txikiagoa da eta eskolak askoz ere praktikoagoak. Honek aukera ematen du metodologia ezberdinak aplikatu ahal izateko, Project Based Learning (PBL) izenekoa adibidez, non ikasleek edukiak proiektu baten garapenaren bitartez barneratzen dituzten. Metodologia hori aplikatuz 2017/2018 ikasturtean diziplina anitzeko proba pilotu bat egin zen Bilboko Ingeniaritza Eskolako Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako graduko Software Ingeniaritza eta Datu-baseak irakasgaien artean, proiektu amankomun bat zehazki. Artikulu honetan azaltzen da esperientzia zein izan zen eta zer ondorio atera ziren handik.