Web-Scraping Teknikan Oinarritutako Azpiegitura Informatikoakxerka Online eta Minerva aplikazioak
-
1
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
info
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
Lejona, España
ISSN: 0214-9001
Argitalpen urtea: 2021
Zenbakia: 39
Orrialdeak: 327-336
Mota: Artikulua
Beste argitalpen batzuk: Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria
Laburpena
Erabiltzailearen zereginak errazten dituzten sistema informatiko ugari erabiltzen dira, bai arlo profesionalean, bai eta arlo pertsonalean ere. Hala ere, kasu batzuetan erabiltzaileen beharren eta sistema informatikoak eskaintzen duenaren arteko distantzia handia da. Artikulu honetan web-scraping teknikarekin sortutako bi azpiegitura informatiko deskribatu dira, jatorrizko beste azpiegitura batzuen funtzionalitatea hobetu dutenak. Alde batetik, Xerka Online aplikazioak ikertzaileen curriculum vitaearen (CVaren) sortze- eta mantentze-lana errazten du, ikertzaileek egin behar izaten duten ataza nagusia modu automatizatuan eginez: argitalpenak bilatu eta haiei dagozkien kalitate-adierazle (eragin-faktore eta aipamen kopuru) eguneratuak ezarri. Minerva aplikazioak, ordea, Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolan egiten diren kalitate-txostenak kudeatzen ditu. Horretarako, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHUko) GAUR web-aplikaziotik automatikoki jaisten ditu itxitako aktak, jarritako kalifikazioen estatistikak kalkulatzen ditu, eta maila ezberdinetan egiten diren txostenak batzen ditu. Bi aplikazioen abantaila nagusiak lan horiek egiteko behar den denboraren eta giza akatsen murrizpena dira.