Obozitoak in vitro heltzeko teknika (IVM)enbrioiaren garapen egokirako erronka

  1. Lide Totorikaguena Iturriaga 1
  2. Estibaliz Olabarrieta López 1
  3. Naiara Agirregoitia Marcos 1
  4. Ekaitz Agirregoitia Marcos 1
  1. 1 Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
    info

    Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea

    Lejona, España

    ROR https://ror.org/000xsnr85

Revista:
Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria

ISSN: 0214-9001

Año de publicación: 2021

Número: 39

Páginas: 79-90

Tipo: Artículo

DOI: 10.1387/EKAIA.21880 DIALNET GOOGLE SCHOLAR lock_openAcceso abierto editor

Otras publicaciones en: Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria

Resumen

Ugaztun emeen obozitoen heltze-prozesua ugalkortasunean garrantzi handia duen prozesua da, obulua ernaldua izateko ezinbestekoa delako. Gainera, heltze-prozesuak baldintzatzen du sortu behar den izaki berria, garapen-bidean dagoen enbrioiaren kalitatea zuzenean lotuta baitago obozitoaren heldutasunarekin eta kalitatearekin. Izan ere, obozitoen heltze-prozesuarekin erlazionatutako aldaketa nuklear eta zitoplasmatiko egokiak funtsezkoak dira obulazio eta haren ondorengo ernalketa zuzen baterako. Erronka nagusietariko bat da, beraz, heltze-prozesuan garrantzitsuak diren seinaleztapen-bidezidorrak eta elkarrekintza konplexuak zehaztea. Horrela, emakumezkoen ugal-fisiologia hobeto ulertzeaz gain, obozitoen in vitro heltze-prozesua modulatuz, lagunduriko ugalketa-teknikak optimizatzen lagundu genezakeelako: besteak beste, obozitoak in vitro heltzeko (IVM) teknika. Teknika horren bidez, pazienteari oraindik helduta ez dauden obozitoak erauzten zaizkio eta exogenoki heltzen dira hazkuntza-inguruneetan. Modu horretan, albo-kalte ugari eragiten dituen gonadotropinak hartzea saihesten da, eta hormonazioa kontraindikaturik daukaten emakumeentzat haurdun geratzeko aukera bakarrenetarikoa da. Teknika horren ezarpenak aurrerapen ugari dakartzan arren (esaterako, albo-kalte eta kostu ekonomiko gutxiago), oraindik gutxi erabiltzen da, beste ugal-tekniken arrakasta-mailara heldu ez delako.