Kukutxeztula«gainditutako» gaitz baten itzulera

  1. Jone Amuategi Aulestiarte 1
  2. Asier Benito-Vicente 1
  3. Kepa B. Uribe 2
  4. César Martín Plágaro 1
  5. Helena Ostolaza Etxabe 1
  1. 1 BIOFISIKA, Basque Center For Biophysics
  2. 2 Center for Cooperative Research in Biomaterials (CIC biomaGUNE)
Revista:
Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria

ISSN: 0214-9001

Año de publicación: 2021

Número: 39

Páginas: 61-78

Tipo: Artículo

DOI: 10.1387/EKAIA.21789 DIALNET GOOGLE SCHOLAR lock_openAcceso abierto editor

Otras publicaciones en: Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria

Resumen

Arnasbideetako infekzioek heriotza tasa altuak eragiten dituzte munduan, COVID-19 birusa izanik azken urteetako adibiderik argiena. Hala ere, ez da libre dabilen patogeno bakarra eta berrikuspen honetan Bordetella pertussis bakterio patogenoak eragindako kukutxeztulaz arituko gara. Kukutxeztula arnasbideen infekzio larri eta kutsakorra da, bertako jariakinekin edota listu tantekin kontaktua izatean transmititzen dena. Helduetan arrisku berezirik ez duten sintomak eragiten dituen arren (etengabeko eztul gertakariak, arnasteko zailtasuna edota sukarra, besteak beste), heriotza eragin dezake urte batetik beherako haurretan batez ere. Kukutxeztula fase goiztiar batean gainditu ez duten gaixoek bigarren mailako pneumonia bezalako konplikazioak garatu ditzakete, horixe izaten delarik kukutxeztulaz hiltzen diren gehienen arrazoi nagusia. Lehen txertoa garatu zenetik kontrolpean zegoela uste izan den arren, kalte handiak eragin ditu garapen bidean dauden herrialdeetan batez ere. Herrialde garatuetan ere badu bere inpaktua, eta 2011tik gaur arte Ipar Amerikan eta mendebaldeko Europan epidemia egoera zabaldu da. Berrikuspen honetan kukutxeztulari buruzko informazioaren eguneratze bat aurkezten da, B. pertussisek erabiltzen dituen hainbat mekanismo infekziosotan arreta jarriz. Mekanismo hauen oinarri molekularra ulertzeak lagundu dezake zeluletan gertatzen diren beste hainbat prozesuren ulerkeran, gaixotasunaren aurkako sendagai berrien garapenean edota biologia molekularreko tresna berrien garapenean.