Euskararen lerrokadura ergatiboaren sorreraz

  1. Mikel Martínez Areta
Revista:
Anuario del Seminario de Filología Vasca Julio de Urquijo: International journal of basque linguistics and philology

ISSN: 0582-6152

Año de publicación: 2019

Volumen: 53

Número: 1-2

Páginas: 91-105

Tipo: Artículo

Otras publicaciones en: Anuario del Seminario de Filología Vasca Julio de Urquijo: International journal of basque linguistics and philology

Resumen

Lan honetan, euskararen lerrokadura morfologiko ergatiboaren sorrera ikertzen da. Hau eragin zuen prozesua akitaniera eta latinarekiko kontaktuaren hasiera baino lehenago kokatu behar dugu, aitzineuskararen uneren batean. Trask-en (1977) proposamenari jarraikiz, onartuko da orainaldiko joskeretako eta lehenaldi/irrealiseko joskera askotako aditz jokatu iragankorren hasierako slot-a P-ak (= Patient) okupatzen duenez, “today’s morphology is yesterday’s syntax” Givón-en printzipioa (adib. nator < *ni da-tor) aplikatuz aditz jokatu iragankorrok predikatu pasiboetatik datozela (adib. nakus ‘nakusa’ < *ni da-kus ‘ni ikusia naiz’). Aurrekoa onartzeak euskal hizkuntzalaritzaren arazo morfologiko eta sintaktiko klasiko batzuei konponbide bat eskain diezaieke, hala nola ergatibitate hautsia, izen-deklinabideko -k marka ergatiboaren sorrera, jatorri ez-izenordainezkoko -t eta -k komunztadura marken sorrera, eta aditu gehienek onarturiko AVO > AOV osagai-hurrenkeraren aldaketa.