Parekoen behaketaren bidez komunikazio-gaitasuna ebaluatzenzer dute nahiago ikasleek, errubrika tradizionala ala bideo-behaketa
- Garazi Hormaetxe
- Mikel Iruskieta
ISSN: 1136-5714, 2530-3287
Año de publicación: 2020
Año: 38
Número: 96
Tipo: Artículo
Otras publicaciones en: Hizpide: helduen euskalduntzearen aldizkaria
Resumen
Lan honen helburua ikasmaila ezberdinetako ikasleek euren parekoen ahozko komunikazio-jarduna eta -estrategiak nola ebaluatzen dituzten aztertzea da. Horretarako, bi tresna ezberdin erabili ditugu: bata, bideo-etiketa bidezko behaketa (Video Enhancing Observation, VEO tresnarekin) eta, bestea, errubrika digitala. Aztertu ditugun ikasle-taldeak bi hauek dira: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasle-taldea eta unibertsitateko ikasle-taldea. Ondoren, bi tresnen erabilerarekin lortu diren emaitzen inguruko hausnarketa egin da, horretarako ikasleei inkesta bidez galdetuta. Bukatzeko, ikasleen esperientzia oinarri hartuta, horien parte-hartzea deskribatu da eta, komunikazioko arloari erreparatuz gero, arreta handiena non jarri duten aipatu: errubrika bidez egindako ebaluazioan ala bideoan oinarritutakoan. Emaitzen arabera bai unibertsitateko ikasleek bai DBHko ikasleek uste dute egokiagoa dela bideo-etiketa bidezko behaketa, ahozko jarduna hobetzeko eta horri buruzko atzeraelikadura emateko