Alkohola edatearen eragina garun nerabean.
ISSN: 0214-9001
Año de publicación: 2020
Número: 38
Páginas: 41-53
Tipo: Artículo
Otras publicaciones en: Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria
Resumen
Jakina da gure gizartean alkoholaren kontsumoa oso hedatuta eta onartuta dagoela; eta horren gehiegizko kontsumoak eragin ekonomikoak, sozialak eta osasunekoak ditu. Gehienetan alkoholaren lehendabiziko kontsumoa nerabezaroan gertatzen da. Jakinda garun nerabea heltzen ari den organoa dela, argi dago alkoholaren kontsumoak eraginak dituela haren garapenean. Haren ezaugarri biologikoak direla eta, garun nerabeak ez du gaitasun nahikoa ekintzen ondorioak aurreikusteko, eta horrek handitu egiten du alkoholaz gain beste droga batzuk gehiegi kontsumitzeko arriskua. Beraz, beharrezkoa egiten da nerabeei ezagutaraztea zeintzuk diren alkohola edatearen eragin kaltegarriak, beren kontsumo patroia alda dezaten. Horretarako, lan honetan alkoholaren gehiegizko kontsumoak garun helduan dituen eraginak azaltzen hasten gara, eta garun nerabean dituen eraginak azalduz amaituko dugu, tartean garun nerabeak dituen hainbat ezaugarri aipatuz.