Konduktismo eta konstruktibismotik abiatuz Haur Hezkuntzako ikasgeletako praktika hezigarrien azterketa.
- Ana Carbajo Diaz
- Nahia Idoyaga Mondragón
- Maitane Belasko Txertudi
ISSN: 1988-5911
Année de publication: 2020
Número: 25
Type: Article
D'autres publications dans: Ikastorratza, e-Revista de didáctica
Résumé
XX. mendeko lehen hamarkadetan sortutako korronteak izan arren konduktismoak eta konstruktibismoak egungo hezkuntza metodologien oinarri izaten jarraitzen dute. Izan ere, hezkuntza-sistemaren egungo erronketako bat ikasgeletan konstruktibismoa finkatzea da, horrela ikasleak izango bailirateke beren hezkuntza-prozesuaren arduradun eta beren ezagutzen eraikitzaile. Lan honen helburua haur hezkuntzako irakasleen artean gehien erabiltzen diren hezkuntza teknikak zein diren eta zein metodologia joeratan oinarritzen diren aztertzea da. Era berean, kontuan hartuko da irakasleak jardunean duten eskola motak (publiko edo pribatu) eta lanean diharduten urteek tekniken erabilerari eragiten dioten. Horretarako jardunean dauden 117 irakasleri beren beregi sortutako galdetegia pasa zitzaien. Emaitzek adierazi zutenez zigorren erabilpena baxuagoa den arren errefortzuen eta baliabide konstruktibisten erabilera (batez ere, aldamiaia, espiral curriculuma eta ikasleen interesetik abiatzea) altua da. Ondorioz, gehiegizko justifikazioaren efektuari buruz hausnartzeko beharra erdiesten da eredu eta baliabide konstruktibisten bidean jarraitzearekin bat.