CO2-ak bultzatutako gizarte baterantzlandareetatik ikasten
- Huizi-Rayo, Uxua 1
- San Sebastian, Eider 1
- Cepeda, Javier 1
- 1 Kimika Ez-organikoa, Donostiako Kimikako Fakultatea (UPV/EHU)
ISSN: 0214-9001
Year of publication: 2020
Issue: 37
Pages: 189-209
Type: Article
More publications in: Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria
Abstract
Gaur egungo energia-beharrak energia-iturri fosilen agortzea eta CO2 emisioen igoera eragiten ari da, energia-iturri alternatiboekin bultzatutako gizartearen ideiari indarra emanez. CO2 emisioen papera aldaketa klimatikoan aski ezaguna da, horregatik, kutsatzaile honen birziklapena energia-beharra eta aldaketa klimatikoa erregulatu dezaken prozesua dela pentsatzen da. CO2 transformatzeko prozesu ezberdinak badaude ere, gehienetan tenperatura eta boltaje oso altuak behar dira, erredukzio fotokatalitikoaren kasuan izan ezik. Honek landareen fotosintesia simulatzen du, baina prozesuari bere etekin guztia ateratzeko fotokatalizatzaileak hobetu behar dira. MOFak metalak eta molekula organikoak koordinatuz osatutako material nanoporotsu mota bat dira, adsortzioaren bidez molekula txikiak harrapatu dezaketen zulo edo kanalak dituztenak. MOFaren diseinu egokiarekin, metalak eta ligandoak ondo aukeratuz, material hauek CO2-ren erredukzio fotokatalitikoa burutzeko gai izan daitezke.