Ahots murmurikatuaren zenbait ezaugarri akustikoz

  1. De Pablo Delgado, Irati 1
  2. Eguskiza Sanchez, Naia 1
  3. Gaminde Terraza, Iñaki
  1. 1 Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU)
Revista:
Tantak: Euskal Herriko Unibertsitateko hezkuntza aldizkaria

ISSN: 0214-9753

Año de publicación: 2019

Volumen: 31

Número: 2

Páginas: 149-173

Tipo: Artículo

Otras publicaciones en: Tantak: Euskal Herriko Unibertsitateko hezkuntza aldizkaria

Resumen

Ikerketa honen helburu nagusia ahots murmurikatuaren zenbait ezaugarri akustiko aztertzea da. Horretarako, lagina 36 esaldik osatzen dute, horietako 18 ahots arruntean gauzatuak eta beste 18ak ahots murmurikatuan. 12 galdera azentuen gauzapena ikertzeko erabili dira eta 6 intonazioarena ikertzeko. [a] bokalaren formakinak aztertzeko esaldi mota guztiak erabili dira (datuen azterketaren atalaren azpiataletan esaldi zehatzak agertuko dira). Inkesta egiteko eduki dugun informatzailea Igorreko 23 urteko andrazko bat izan da. Berorren ama-hizkuntza bertako euskararen barietate tradizionala izan da eta ikasketa guztiak euskaraz egin ditu. Emaitzen artean, hurrengoak dauzkagu: (1) ahots murmurikatuaren ezaugarririk nabarmenenak, ahots arruntaren aldean, f0rik ez egotea eta intonazioa apalagoa izatea dira; (2) iraupenari dagokionez, ahots murmurikatuan eginiko esaldiak luzexeagoak dira, berau estatistikoki esanguratsua izan ez arren; (3) [a] bokalaren formakinen azterketan ahots mota estatistikoki esanguratsua da bokalaren f1 eta f2 formakinei dagokienez; horrela bada, ahots murmurikatuan [a] bokala irekiagoa eta aurreratuagoa da ahots arruntean baino; (4) ahots murmurikatuan azentuaren korrelatu akustiko nagusia iraupena da; (5) silaba azentuduna luzeagoa da azentu bakoa baino; azkenik, (6) adierazpenezkoen eta bai/ez erako galderen bereizkuntzan iraupena eta intonazioa biak erabiltzen dira, baina esaldiaren azken silaban kontraste handiagoa gertatzen da gainerako egonguneetan baino. Bai/ez erako galderen azken silabak luzeagoak eta intentsitate altuagokoak dira adierazpen-esaldienak baino.

Referencias bibliográficas

  • Boersma, P., & Weenink, D. (2016). Praat: doing phonetics by computer. [Software package]. http://www.fon.hum.uva.nl/praat/.
  • Cirillo, J. (2004). Communication by unvoiced speech: the role of whispering. Anais da Academia Brasileira de Ciências, 76(2), 413-423.
  • Clemens, N., & Rialland, A. (2008). Africa as a phonological area: A Linguistic Geography of Africa. Cambridge: Cambridge University Press.
  • Coleman, J., Grabe, E., & Braun, B. (2002). Larynx movements and intonation in whispered speech. Londres: Summary of research supported by British Academy.
  • Elordieta. G. (2003). Intonation. Berlin: Mouton de Gruyter.
  • Elvira-García, W., & Roseano, P. (2016). Lectio Magistralis de Eugenio Martínez Celdrán. Bartzelona: Laboratori de Fonètica de la Universitat de Barcelona.
  • Etxebarria, A. & Eguzkiza, N. (2017). Bariazioa esaldien intonazioan. Bilbo: UPV/EHU.
  • Etxebarria, A., Eguskiza, N., Gaminde, I., & Romero, A. (2018). Ahots seduzitzaileen ezaugarriak generoaren ikuspegitik. Leioa: Euskal Herriko Unibertsitatearen Argitalpen Zerbitzua.
  • Fujisaki, H. (2004). Information, Prosody, and Modeling. Proceedings of Speech Prosody. Japonia: Nara.
  • Gaminde, I. (2010). Bizkaiko Gazteen Prosodiaz: Euskaraz eta Gaztelaniaz. Bilbo: Mendebalde Kultura Alkartea.
  • Gaminde, I., Aurrekoetxea, G., Etxebarria, A., Garay, U., & Romero, A. (2014). Ahoskera Lantzeko Argibideak eta Jarduerak. Laguntzarako materiala: Teoria eta Praktika. Bilbo: UPV/EHU.
  • Gordon, M. (2001). Linguistic aspects of voice quality with special reference to Athabaskan. Proceedings of the 2001 Athabaskan Languages Conference, 163-178).
  • Herrera, E. (2014). Mapa fónico de las lenguas mexicanas: formas sonoras (1 y 2). Mexiko: El Colegio de México.
  • Hillenbrand, J., Cleveland, R. A., & Erickson, R. L. (1994). Acoustic Correlates of Breathy Vocal Quality. Journal of Speech and Hearing Research, 37, 769- 778.
  • Hualde, J. I. (2003). El modelo métrico y autosegmental: Teorías de la Entonación. Bartzelona: Ariel.
  • Iglesias, A. (2008). Igorreko azentuaz. Euskalingua, 13, 16-26.
  • Iglesias, A. (2014). Igorreko hizkeraren azterketa dialektologikoa. [Doktoretza-tesia]. Gasteiz: UPV/EHU.
  • Iglesias, A., Eguskiza, N., Gaminde, I., & Unamuno, L. (2017). Igorreko azentuaren korrelatu akustikoez. Leioa: Euskal Herriko Unibertsitatearen Argitalpen Zerbitzua.
  • Ladd, D. R. (1996). Intonational phonology. Cambridge: Cambridge University Press.
  • Ladefoged, P., & Maddieson, I. (1996). The sounds of the world’s languages. Oxford: Blackwells.
  • Martínez Celdrán, E. (2016). En torno al concepto de aspiración o sonido aspirado. Bartzelona: Laboratori de Fonètica de la Universitat de Barcelona.
  • Núñez, R., Colina, S., & Bradley, T. (2014). Fonología generativa contemporánea de la lengua española. 2. argitalpena. USA: Georgetown University Press.
  • Pierrehumbert, J. (1980). The phonetics and phonology of English intonation. Massachusetts: Massachusetts Institute of Technology.
  • Poyatos, F. (1994). La Comunicación no Verbal II: Paralenguaje, Kinésica e Interacción. Madril: Istmo.
  • Prieto, P. (2006). El model mètric i autosegmental (AM) aplicat al català. Bartzelona: Barcelona, Universitat de Barcelona.
  • Sosa, J. M. (1999). La Entonación del Español. Madril: Càtedra.
  • Toledo, G. (2007). Fraseo en español peninsular y modelo autosegmental y métrico. Estud. Filol., 42, 227-243.
  • Toshinori, C., Ishiguro, H., & Hagita, N. (2010). Analysis of the Roles and the Dynamics of Breathy and Whispery Voice Qualities in Dialogue Speech. EURASIP Journal on Audio, Speech, and Music Processing, (1), 528193.
  • Tran, T., Mariooryad, S., & Busso, C. (2013). Audiovisual corpus to analyze whisper speech. ICASSP, IEEE International Conference, 8101-8105.