Uholde-arriskua hezkuntzaBatxilergoko ikasleen ezagutza eta pertzeptzioak eta ikasgelarako proposamen didaktikoa.

  1. Claudia Pichón
  2. Oihana Barrutia Sarasua
  3. Aritz Ruiz González
  4. Unai Ortega Lasuen
  5. Joserra Díez López
Revue:
Ikastorratza, e-Revista de didáctica

ISSN: 1988-5911

Année de publication: 2019

Número: 23

Type: Article

DOI: 10.37261/23_ALEA/6 DIALNET GOOGLE SCHOLAR lock_openAccès ouvert editor

D'autres publications dans: Ikastorratza, e-Revista de didáctica

Résumé

Lan honen helburua Batxilergoko 2. mailako ikasleek uholde-arriskuen aurrean dituzten ezagutzak eta pertzepzioak aztertzea da. Ikerketa uholde-arrisku maila ezberdinetako Euskal Autonomia Erkidegoko hiru ikastetxetako ikasleekin egin zen. Horretaz gain, Lurraren eta ingurumenaren zientziak irakasgaian uholde-arriskuak lantzen zituzten ikasleek ezagutza- eta pertzepzio-maila altuagoak ote zituzten testatu zen. Emaitzek erakutsi zuten ikasleen artean pertzepzio eta ezagutza eskasa zegoela gai honen inguruan. Azkenik, lan honetan uholde-arriskuen aurreko konpetentziak garatzeko asmoa duen eta indagazioan oinarrituta dagoen esku-hartze didaktiko bat diseinatu da. Bertan uholde-fenomenoak ibaiaren dinamikaren parte direla ikasten dira, ikasleek euren buruei galderak planteatuz, baliabide digitalak erabiliz, ikerketa txikiak eginez eta eztabaida sozio-zientifiko honen aurrean modu kritikoan hausnartuz eta argudiatuz.