Pobrezia Energetikoa Espainian 2008an, 2011n eta 2014an
- Oihana Aristondo
- Eneritz Onaindia Gerrikabeitia
- Ariane Barreras
ISSN: 0214-9001
Year of publication: 2019
Issue: 36
Pages: 209-224
Type: Article
More publications in: Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria
Abstract
Lan honetan, Espainiako pobrezia energetikoa aztertu da 2008., 2011. eta 2014. urteetarako. Azterketa hau hiru aldagaitan oinarritu da: etxebizitzak tenperatura egokia mantentzeko ahalmenik duenez, elektrizitate-, ur- edo/eta gas-fakturak ordaintzeko orduan atzerapenik duen eta etxebizitzaren egoera egokia denetz (hezetasunik, itoginik edo leiho puskatuik eza). Lehenengoz, estatu-mailako etxebizitzen pobrezia energetikoa aztertu da. Ondoren, etxebizitzen hiru sailkapen erabili dira etxebizitza kaltetuenak identifikatzeko asmoz. Erabilitako sailkapenak hauek dira: urbanizazio-maila, etxebizitzetako kide desberdinak eta etxebizitzen errenta totala. Azterketa honen ondorioz, jakin dugu pobrezia energetikoak 2008tik 2014ra okerrera egin duela; zehazki, pobrezia energetiko handiena duten taldeak urbanizazio-maila baxukoak, umeak dituzten etxebizitzak eta errenta baxukoak direla.