Nola autogobernatu hobeto (herriko hizkuntz) komunitatea?

  1. Mario Zubiaga
Aldizkaria:
Bat: Soziolinguistika aldizkaria

ISSN: 1130-8435

Argitalpen urtea: 2019

Zenbakia: 112

Orrialdeak: 93-107

Mota: Artikulua

Beste argitalpen batzuk: Bat: Soziolinguistika aldizkaria

Laburpena

Autogobernua hobetzea ez da kontu samurra des-demokratizazio globalaren garaian. herrien eta herritarren erabakimena mugatzen ari da arlo guztietan. Gure burua gobernatzeko trabak gero eta handiagoak dira eta “gobernantza” klasikotik datozen proposamenak ez dira nahikoak joera kezkagarri horri aurre egiteko eta datuen teknologia berrietan oinarritzen diren eredu berriak are kezkagarriagoak dira. datuen kontrol algoritmiko ilunak demokraziaren muina higatzen baitu. paradoxikoki, teknologiatik dator gobernantza demokratikoa garatzeko proposamen berritzaileena. datuen kudeaketa deszentralizatuak, blockchain teknologiak erakusten digu zein den boterea partekatzeko bidea, datuen monopolioa apurtuz. dena den, gobernantza demokratikoak eskatzen duen konfiantza ez du algoritmo batek ziurtatuko: lurraldean errotutako komunitateak baizik, balio eta mundu ikuskera komuna partekatzen duen lurralde-komunitateak. horixe da hizpide dugun eredua: Lurralde Gobernantza demokratikoa (LGd) deitu duguna. Euskararen hizkuntz-komunitateak partekatzen duen balio-sistemak ahalbidetu du arlo honen gobernantzan lortu den arrakasta. Garai bateko gatazkaren logika gaindituta dago neurri batean, eta ondorioz elkarlanerako lankidetza-tresnak abian jartzea asko erraztu da. Lankidetza sistema hau eredu gisa erabili al daiteke hizkuntz komunitatetik harago?