Erloju zirkadianoakzer diren, nolafuntzionatzen duten eta zergatik diren garrantzitsuak
ISSN: 0214-9001
Argitalpen urtea: 2019
Zenbakia: 35
Orrialdeak: 225-238
Mota: Artikulua
Beste argitalpen batzuk: Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria
Laburpena
Lurrean dauden organismoek denboraren kontrola mantentzeko sis-tema endogenoak garatu dituzte, hainbat prozesu fisiologiko zein portaerazkoak sinkro-nizatzen dituztenak. Sistema hauei erritmo edo erloju zirkadianoak deritze, eta haien mekanismo molekularra deskribatzeak eta ulertzeak berebiziko garrantzia izan du bio-logiaren eta medikuntzaren munduan azkeneko hamarkadetan. Erloju zirkadianoek nola funtzionatzen duten eta haietan asaldurak gertatzen direnean nolako arazo eta gai-xotasunak gertatzen diren azaltzea gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari da. Izan ere, gaur egun dauden hainbat arazo (gizentasuna, gaixotasun kardiobaskularrak, minbi-zia...) modu zuzen edo ez-zuzen batean erlazionaturik daude erloju zirkadianoekin.