Haurdunaldiko kutsadura atmosferikoaren eta jaioberriaren tiroxina-mailaren arteko erlazioa, INMA-Gipuzkoa
- Txintxurreta, Arantxa
- Lertxundi, Aitana 1
- Irizar, Amaia 2
- Martínez, Maria Dolores 3
- Ibarlucea, Jesús 4
- 1 1.-Prebentzio medikuntza eta osasun publikoa saila, UPV/EHU; 2.-CIBEResp, Centro de investigacion Biomedica en Red, Madrid; 3.-BIODONOSTIA, Osasun ikerketa institutoa
- 2 BIODONOSTIA, Osasun ikerketa institutoa, Donostia
- 3 4BIODONOSTIA, Osasun ikerketa institutoa, Donostia 5Eusko Jaurlaritza, Ingurumen Ikuskaritza Zerbitzua, Donostia
- 4 4BIODONOSTIA, Osasun ikerketa institutoa, Donostia 6Osasun Publikoko Zuzendari Ordetza, Eusko Jaurlaritza
ISSN: 2530-9412
Año de publicación: 2019
Volumen: 3
Número: 1
Páginas: 7-20
Tipo: Artículo
Otras publicaciones en: Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria
Resumen
Kutsadura atmosferikoak tiroidean eragiten du, azken urteotako ikerketak agerian uzten ari direnez. Lan honetan aztertu nahi izan dugu jaioberriaren orpoko odolean neurtutako T4 hormona tiroideo totalean zer eragin ote duten jaio aurretiko 2.5 µm-ko edo gutxiagoko diametroko partikulekiko (PM2.5) zein aireko nitrogeno dioxidoarekiko (NO2) esposizioek. Aztertutako lagina Gipuzkoako INMA ikerketatik atera dugu. Elkarrekintza estimatzeko eredu lineal multibarianteak erabili ditugu. Zenbat eta handiagoa PM2.5 eta NO2-arekiko esposizioa, hainbat eta T4-maila altuagoa; emaitza estatistikoki esanguratsua (β= 0,15, %95KT9: 0,02; 0,27, p=0,019) izan da partikulen kasuan eta esangura estatistikotik gertu (β= 0,04, %95KT=:-0,01; 0,09, p=0,099) egon da nitrogeno dioxidoaren kasuan.