Hizkuntz ereduen porrota frogatu da.
- Lore Erriondo 1
- Xabier Isasi 1
- Mari-Jose Azurmendi 2
- Xabier Mendiguren Bereziartu 3
- 1 Udako Euskal Unibertsitatea
-
2
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
info
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
Lejona, España
- 3 Euskararen Gizarte Erekundeen Kontseilua
ISSN: 1135-4690
Argitalpen urtea: 2005
Zenbakia: 99
Orrialdeak: 8-15
Mota: Artikulua
Beste argitalpen batzuk: hik hasi: euskal heziketarako aldizkaria
Laburpena
Euskararen normalkuntzan egiteko handia eman zitzaion eskolari. Haurrak, gazteak, etorkizuneko belaunaldia eskolan euskaldunduko zela sinesten zen bete-betean. Baina ez da berma segurua izan. Derrigorrezko Hezkuntza bukatzen duten 16 urteko gazteek ez dute lasai gelditzeko moduko euskara mailarik lortzen, ez EAEn, ez Nafarroan eta ez Iparraldean. Denok susmatzen genuen, denok genekien, baina neurketa bat egiteak eta datuak edukitzeak beste dimentsio bat eman dio arazoari. Kontzientzia hartzeko balio izateaz gain, balio beza aldaketak egiten hasteko eta emaitzak aldatzea lortzeko.