Zer dio gorputzak hezitzen ari garenean?

  1. Axier Huegun 1
  1. 1 Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
    info

    Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea

    Lejona, España

    ROR https://ror.org/000xsnr85

Revista:
hik hasi: euskal heziketarako aldizkaria

ISSN: 1135-4690

Año de publicación: 2005

Número: 98

Páginas: 24-27

Tipo: Artículo

Otras publicaciones en: hik hasi: euskal heziketarako aldizkaria

Resumen

Artikulu honetan egilearen doktorego tesiaren laburpena irakur dezakegu. Lau urte iraun zuen ikerketak hezitzaileak praktikarako prestatzea zuen xede nagusi; horretarako, hezitzaile bakoitzaren gorputz sentsazioetan arreta jarriz. Izan ere, hezkuntza praktikan hezitzailearen eta hezigaiaren arteko aurrez aurreko kontaktua sortzen da, non bakoitzaren dimentsio kognitiboa, emozionala eta gorputz jarrera agertzen diren. Gauzak horrela, hezitzaileen oinarrizko gaitasunetako bat heziketa une bakoitzaren beharretara egokitzea da, eta hezigaiarekin praktikan duen erlazio horren kalitateak egingo du bere lana pedagogikoa izatea. Horren haritik, eta arotzak bere lana ongi burutu ahal izateko hainbat tresna behar dituen moduan, hezitzaileak hainbat trebetasun agertzen ditu praktikan. Ikerketa honetan harremanetarako trebetasun horien gaineko karakterizazio global eta integrala egin zen, bost harreman trebetasun barnebiltzen zituen eredua erabiliz. Trebetasun horiek errealitate praktikora egokitzeko joerak dira, eta hezitzaileak egiten duen interpretazioaren arabera, trebetasun bat edo bestea agertuko du memento praktikoan. Kontuan hartu behar da harreman trebetasun horiek norberaren berezko jokaeratan automatizatuta daudela gorputzaren bitartez. Hortaz, gorputzak eta bere sentsazioak ikasbide bikainak dira harreman trebetasunen prestakuntzarako.