Geroaldiko partizipio prospektiboaren polimorfismoa eta -"n"-dun aditz klasea
- Beñat Oyharçabal 1
- Manuel Padilla-Moyano 1
- 1 IKER UMR 5478
ISSN: 0582-6152
Argitalpen urtea: 2018
Alea: 52
Zenbakia: 1-2
Orrialdeak: 619-628
Mota: Artikulua
Beste argitalpen batzuk: Anuario del Seminario de Filología Vasca Julio de Urquijo: International journal of basque linguistics and philology
Laburpena
Artikulu honek partizipio prospektiboaren gauzatzearen formak aztertzen ditu. Egileak egungo aldakortasunetik abiatzen dira, Euskaltzaindiak laburbildu bezala: partizipio perfektiboari -ko atzizkia eranstea, salbu -n edo -l bukaera duenean, ekialdeko mintzoetan -en genitiboaren atzizkia baliatzen baita. Hala hainbat euskalkitako testuetan nola aditzaren morfologiaren gaineko lanetan oinarriturik, egileek hauxe erakusten dute: partizipio prospektiboaren markatzea onartzen ohi den baino aldakorragoa dela: 1) Lapurdin -(r)en atzizkiaren erabilpen berankorra bokalez bukatzen diren partizipioekin (biziren, ikusiren, harturen); eta 2) XVII. mendetik aitzina, izaren 'izanen' & egoren 'egonen' bezalako formen agerpena lapurteraz eta mendebaldeko behe-nafarreraz. Ondoren izaren & egoren moldeko forma prospektiboak ikertuak dira, haien agerpena bilduz: lehenik, azalpen fonologiko bat formulatzen da (cf. Mitxelena 1990); bigarrenik, forma horiek denbora-burutik argumentuaren hautapenaren aldaketaren emaitza gisara analizatuak dira, genitibo atzizkiaz lexikalizatua, aspektu sintagma ala aditz sintagma izan. Ikuspegi honetan, emaren edo egoren bezalako formak ez lirateke eman & egon partizipioei, baizik ere -ma- & -go- aditz erroei -(r)en atzizkia eranstearen emaitza.