Hiztun kategorietatik hizkuntza praktiken erregistroetaraerabilera sustatzeko neurriaren bila
- Eduardo Apodaka
- Jordi Morales
ISSN: 1130-8435
Año de publicación: 2017
Título del ejemplar: Hiztun Berriak
Número: 104
Tipo: Artículo
Otras publicaciones en: Bat: Soziolinguistika aldizkaria
Resumen
Euskararen errealitate soziolinguisitikoa ikertzeko lanetan erabili diren alderdi batzuen azterketa kritikoa aurkezten du artikulu honek. Zehatzago esan, aztertu diren alderdi horiek hiztun kategoriak eta hiztunen aitorpenak dira. Mapa eta Inkesta Soziolinguistiko ofizialak aztertu dira kategoriak eta banakoen aitorpenak nola erabiltzen diren eta zein ondorio izan dezaketen Errealitate Soziolinguistikoa eraikitzeko jardun eta politiketan. Azterketa horren ondorioz defendatuko dugu ikerketa soziolinguistikoek kategoria identitarioak baztertu eta praktika linguistikoen erregistro eta ebaluazio zehatz eta anitzak lehenetsi beharko lituzketela. Horrez gain, bestelako bideen berri eman nahi dugu eta proposamen metodologiko-epistemologikoak nondik jo dezakeen erakusteko asmoz, ikerketa bat aurkeztuko dugu: Getxoko Udalaren Twitter kontuetan euskararen erabileraren erregistroa.