mLearningmugikortasunean ikasten
-
1
Universidad Politécnica de Valencia
info
ISSN: 1988-5911
Argitalpen urtea: 2017
Zenbakia: 19
Mota: Artikulua
Beste argitalpen batzuk: Ikastorratza, e-Revista de didáctica
Laburpena
Gaur egun era birtualean ikasteko bide ezberdinak daude, hala nola e-Learning, bLearning edota m-Learning (mugikortasunean). m-Learningaren kasuan pertsona batek gailu mugikorrak medio edozein lekutan eta momentutan ikasi dezake. Eredu horrek oinarri pedagogiko aberatsa du eta pentsamolde eta teoria desberdinen ekarpenak jasotzen ditu. Mugikortasunean ikasten duten pertsonek bere ekosistema pedagogiko propioa sortzen eta diseinatzen dute (PLE), bere ikasketa beharrei erantzuten dieten baliabideak aukeratzen dituztelako. m-Learnigari esker hezkuntza espazio berriak sortu eta zabaldu dira, smathphone, tableta edo beste gailuen bitartez ezagutza non-nahira eramanez. Hala ere, erabilpen teknologikoa ez da nahikoa m-Learning eran ikasteko. Testuinguru birtualean eta mugikortasunean ikasteko oinarrizko gaitasun pertsonalak eta instrumentalak izatea garrantzitsua da.