Emakumeak lanbide maskulinizatuetanautobus-gidari lanbidearen kasua
- 1 Universidad País Vasco
ISSN: 1130-5738
Year of publication: 2017
Issue: 101
Pages: 87-101
Type: Article
More publications in: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria
Abstract
Lan-merkatuak gizonen eta emakumeen artean dauden ezberdintasun sozialen agerlekua izaten jarraitzen du (Sallé eta Molpeceres, 2010). Izan ere, gizonek eta emakumeek sektore eta okupazio ezberdinetan egiten dute lan eta emakumeek lan egiten duten sektoreetan baldintza okerragoak daude oro har (Bettio eta Verashchagina, 2009). Ikerketaren helburu nagusia hau da: lanbide maskulinizatuetan jardutean, lan-segregazioari aurre egiten dioten emakumeek bizi ditzaketen oztopoak eta diskriminazio-egoerak aztertzea. Bus-gidaritza lanbidearen barruan landuko da aipatutako helburua. Horretarako hamar emakume autobusgidariri egin zaizkie elkarrizketa erdiegituratuak. Edukiaren analisiaren bidez egin da elkarrizketen analisia (Abela, 2011). Emaitza nagusiei jarraikiz, emakume gidariek bizi duten errealitateari begirako diskurtso- eta bizipen-aniztasunak agerian geratu dira. Izan ere, emakume gidari batzuen artean beren egoerarekiko normaltasunaren pertzepzioa nagusitzen den bitartean, beste batzuk bizi duten egoerarekiko kritiko agertzen dira. Halere, agerian gelditu da egun oraindik bus-gidari izatea ez dela gizonentzat eta emakumeentzat berdina.