Erraiak besteratzeko saiakerazidazlea itzultzaileen lantegian 2014

  1. Elizabete Manterola Agirrezabalaga 1
  1. 1 Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
Aldizkaria:
Senez: itzulpen aldizkaria

ISSN: 1132-2152

Argitalpen urtea: 2016

Zenbakia: 47

Orrialdeak: 83-94

Mota: Artikulua

Beste argitalpen batzuk: Senez: itzulpen aldizkaria

Laburpena

2014ko udazkenean egin genuen Idazlea itzultzailearen lantegian jardueraren hamaikagarren ekitaldia. Aurreko edizioen moduan, EIZIEk antolatu zuen ekimena, Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin. Behin idazlea eta itzultzaileak hautatuta, eta bakoitzak itzulgaia bere kasa landu ostean, urriaren 20an eta 21ean egin genuen lantegia, Donostian, eta 22an plazaratu genituen jendaurrean lantegian hizpide izan genituen arazo eta buruhausteak, eta eginiko lanaren emaitza. Bi egun beranduago, Parisen egin genuen bigarren jendaurrekoa, Sorbonne-Nouvelle Unibertsitatean, Miren Ibarluzea euskara irakurlea lagun genuela. Danele Sarriugarte Mochalesen Erraiak liburuaren lehen atala izan zuten parte hartzaileek itzulgai, eta, idazlearekin batera, honako itzultzaile hauek jardun zuten Elizabete Manterolak koordinaturiko lantegian: Edurne Alegria Aierdi, frantseserako itzultzailea; Miren Iriarte Oyaga, gaztelaniarako itzultzailea, eta Esti Lizaso Lopetegi, katalanerako itzultzailea. Lantegi hartako itzulpen-prozesuaren laburpena bildu dugu artikulu honetan.