DiKomA ProiektuaHzkuntza-ekologiaren diskurtsoaren bidez komunitatea ahalmentzen laguntzeko proiektua

  1. J. Inazio Marko Juanikorena 1
  2. Beatriz Akizu 2
  1. 1 Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
    info

    Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea

    Lejona, España

    ROR https://ror.org/000xsnr85

  2. 2 Eusko Ikaskuntza
Revista:
Bat: Soziolinguistika aldizkaria

ISSN: 1130-8435

Año de publicación: 2016

Título del ejemplar: Euskaltzaletasunaren aktibazioa

Número: 98

Páginas: 57-87

Tipo: Artículo

Otras publicaciones en: Bat: Soziolinguistika aldizkaria

Resumen

DiKomA Proiektua udalerri mailan hizkuntz ekologiaren diskurtsoa sozializatzeko eta horren bidez hizkuntz komunitatearen sistema ahalmentzeko 2012 eta 2014 bitartean burututako ekintza-ikerkuntza erako ikerketa proiektua izan da. Artikulu honetan proiektuaren ezaugarriak, metodologia eta emaitza nagusiak azaltzen dira. Ikerketa, ekologiaren metafora jaso eta hizkuntzen prozesu sozialak bere ingurunearekin lotuz garatutako marko kontzeptualaren baitan kokatzen da, Haugen (1972), Fill (2001), Resinger (2006), Bastardas (2005, 2009), Couto (2007, 2009), Lechevrel (2008,) Steffensen & Fill (2014), edota beste hainbatek landutakoaren ildotik. Fase pilotoaren esku-hartzeak Oñati, Errenteria, Zumaia eta Bermeo herrietan burutu dira, eta balioztatze saioak egin dira GFAko, Ikastolen Elkarteko eta UEMAko teknikariekin, guztira 22 mahai osatu dira eta 153 pertsonak hartu dute parte saioetan. DiKomA Proiektuaren emaitza nagusia EkoLingua Solas-jokoa izena hartu duen mahai-jokoa izan da. Joko hau, hizkuntza-ekologiaren ezagutzan oinarrituta elkarrizketak pizteko, arrazoibideak lantzeko eta herritarrak argudio berriez jabetzeko baliabidea da, mahai-joko gisa egituratu den eskuhartze-tresna ludikoa.