Kirol ez-profesionala babesteko arrazoiaklau euskal enpresaren kasua

  1. Kepa Ibargurengoitia Urretxua 1
  2. Unai Arzubiaga Orueta 1
  1. 1 Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
    info

    Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea

    Lejona, España

    ROR https://ror.org/000xsnr85

Revista:
Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

ISSN: 1130-5738

Año de publicación: 2016

Número: 97

Páginas: 17-28

Tipo: Artículo

DOI: 10.26876/UZTARO.97.2016.2 DIALNET GOOGLE SCHOLAR lock_openAcceso abierto editor

Otras publicaciones en: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

Resumen

Kirol-babesletzak gorakada nabarmena izan du azken urteotan. Kirol-izarren irudiari esker, enpresa askok era askotako etekinak lortu dituzte. Halaber, kirol ez-profesionala babestearen alde enpresek eginiko hautuak gora egin du. Halere, kirol ez-profesionalean inbertitzen duten enpresak urrun geratzen dira goi-mailako kirolak emaniko ikusgarritasun-mailatik zein errentagarritasunetik. Hargatik, bai eta ikerkuntza-arloan dagoen hutsunea betetzearren ere, azterlan honek lau euskal enpresa ikertu eta kirol ez-profesionalaren babesletza jorratzeko dituzten arrazoiak identifikatzea izan du xede. Azterlan honen arabera, hauek dira kirol ez-profesionala babesteko arrazoiak: marka ezagutarazi eta bezeroak lortzea, bezeroak fidelizatzea eta posizionamendu egokia lortzea. Bestalde, balizko beste onura batzuek, hala nola abantaila fiskalak lortzeak eta erakunde publikoekiko harremanak garatzeak, ez daukate babesletza abian jartzeko adina pisu ez erakargarritasun.